Skip to main content

Saharararako material bilketa egin dugu Ikastolan

Tolosaldea Sahararekin elkartearen esku utzi dugu Ikastolan bildutako guztia

Ikastolan eginiko material bilketa

Urtero bezala mendebaldeko Saharako kanpalekuetara bidaltzeko janari eta material bilketa egin dugu Ikastolan. Gaur bukatu da kanpaina eta ikasle kontseiluko kideekin bildutakoa sailkatu eta Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideei eman diegu. Laster Donostiako karabana solidarioan abiatuko da Gipuzkoan jasotako janari eta material guztia kanpalekuetara. Mila esker zuen ekarpenagatik!

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz