Skip to main content

HHko ikasleek Hernialden egun pasa zoragarria egin dute 

Eguraldia lagun izan dutela, Irura eta Anoetako ikaslerik txikienek elkarrekin irteera egin dute.

Ikasleak Hernialderako bidean

Asteazkenean, ekainak 5, Irurako eta Anoetako Herri Ikastoletako HHko ikasleak eta irakasleak denak elkarrekin egun pasa egin zuten Hernialden. Anoetatik Hernialderako bidea hartu etaoinez bertaratu ziren Anoetarrak.  Irurakoak aldiz,  autobusez abitu eta bertan paseotxo bat eman zuten. Frontoiaren atzealdean dagoen parkean jolasten aritu ondoren, etxetik ekarritako ogitartekoak jan zuten. Sorpresa gisa bertan erositako helatua  jan zuten. Eta nahikoa jolastu zutenean, autobusa hartu eta bakoitza bere Ikastolara gerturatu zen . Primerako eguna pasa zuten elkarrekin!

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz