Skip to main content

Soinua Iratzarri programa aurrera eraman dute LH5/6koek

Ikasturtean zehar eginiko musika instrumentu eta konposatzeko modu ezberdinen ezagutzari bukaera eman diote

Ikasleak oholtzaren gainean

Gaur goizean, ekainak 4, asteartea, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek kontzertua eskaini dute Mikelasagasti auditorioan. Ikasturtean zehar, Musika Bulegoko "Soinua Iratzarri" programaren barruan 4 formazio saio jaso dituzte musikari profesionalen laguntzaz. Bertan, musika instrumentu eta konposatzerako modu ezberdinak ezagutu dituzte. Kontzertuan, musikari profesionalen laguntzaz, eurek konposatutako abestiak interpretatu dituzte. LH5eko abestiaren izena Kukuak izan da eta LH6koena Azken uneak. VII. edizio honetan bi Ikastolek hartu dute parte eta horietako bat Anoetakoa izan da.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz