Skip to main content

Tolosako suhiltzaileen parkera bisita egin dute LH5koek

Aurreko egunetan landutako suteen prebentzioa eta larrialdietarako prebentzioa bertan ezagutu dute

LH5eko ikasleak Suhiltzaileen parkean

Gaur, maiatzak 22, asteazkena, LH5 mailako ikasleek Tolosako suhiltzaile parkea bisitatu dute. Bezperan, suteen prebentziorako eta larrialdietarako argibideak jaso zituzten gelan eta hori praktikan jartzeko aukera izan dute.

Parkean, suhiltzaile baten eskutik, foru aldundiak dituen zerbitzuak, larrialdi zerbitzuen antolaketa eta suhiltzaileen egunerokoa nolakoa diren ezagutu dituzte.

Horrez gain, larrialdi simulazio bat ikusi dute, eta nola ez, suhiltzaile arropak, mangera, kamioiak eta barrarekin praktikak ere egin dituzte. Primerako esperientzia izan da!

Argazkiak

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz