Skip to main content

Goiza atletismo eta boleiboleko konpetentziak landu ditugu Tolosan

DBH3koek Berazubi stadiumean atletismo jarduerak eta DBH4koek Ferialean boleibolekoak aurrera eraman dituzte

Ikasleak Ferialean boleibol praktikatzen

Gorputz Heziketako saioak Tolosan burutu ditugu gaurko egunez. DBH3koek Ikastolan landutako atletismoko modalitate ezberdinak (400m., jauzia, pisu jaurtiketa, 80 m., hesiak eta erreleboak) beste inguru batean konpetentzia modura landu dituzte. Modalitate ezberdinetan banaturik, goiza Berazubiko stadiumean eman dute.

DBH4koek, aldiz, landutako boleibol kirola Tolosako Ferialean hondarrezko pistetan landu dute. Kirol horren konpetentziarako prestatutako jarduna izan da bertan landu dena eta horretarako DBH4ko bi gelen artean taldeak eginez, txapelketa antolatu dugu.

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz