Skip to main content

Larunbatean, Zehar Errefuxiatuekin Elkarteko kideekin arratsalde pasa egin genuen

Bertako kideek gure DBH3ko ikasleen kontra futbol partida jolastu zuten Anoetako plazan

Futbol partidaren kartela

Aniztasunetik Eraikiz proiektuaren barruan DBH 3. mailako gure ikasleekin hainbat ekintza eraman ditugu aurrera. Egitasmo horren helburuak honakoak dira:

  • Giza eskubideen inguruko hausnarketa sustatzea.
  • Horien alde lana egitearen beharraz jabetu eta nola egin daitekeen ezagutzea.
  • Giza eskubideen alde lan egitearen esperientzia bizitzea.

Helburu horiek lortu nahian, Zehar Errefuxiatuekin Elkartea gelara gonbidatu eta egiten duten lana ezagutzeko aukera izan genuen Aste Santu aurretik. Horrez gain, beraiekin elkarlanean sentsibilizazio ekintza garatu dugu, hain zuzen ere herrian larunbatean eginiko futbol partida eta ondorengo mokadutxoa. Mahaiaren inguruan jatorri ugarietako jakiak dastatu eta elkarrekin solasteko aukera ere izan genuen. Aipatu ere Anoetako Udalaren eskuhartzea ekintza babestuz, azpiegitura eta edariak jarriaz. Argazkiak hemen

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz