Skip to main content

Gure ikasle txikientzako Baso Eskola eremua txukundu dute Auzolanean

Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa

Ikasleek basoa txukuntzen

Anoetako udalak gaurko egunez Auzolan Eguna antolatu du Lasarbeko erreka garbitzeko. Garbiketa lanak kiroldegitik  gure txikiek Baso Eskola egiten duten eremuraino egin dituzte. Anoetako Herri Ikastolak bat egingo du Auzolan Egunarekin. Horretarako  Ikastolako guraso, irakasle eta ikasleek bertan izan dira eta denon artean Baso Eskolako eremua txukundu eta atondu egin dute. Argazkiak hemen.

Eskerrik asko bertan izan zareten guztioi!

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz