Skip to main content

Kristina-Eneako fundazioak antolatutako ekimenetan parte hartu zuten LH5koek

Donostiako hainbat gunetan egun pasa ederra eman zuten gure ikasleek

Ikasle koadrila Donostian

Pasa den ostiralean, martxoak 22, Anoetako eta Irurako LH5 mailako ikasleak Donostian izan ziren egun pasa. Bertan, Kristina-Eneako fundaziokoen laguntzaz ekintza desberdinak burutu zituzten. Batetik, arrantza teknikak ezagutu eta praktikatu zituzten, bestetik berriz, Donostiako kaia eta bertako pasadizoak ezagutzeko parada izan zuten. Hori guztiaz gain, kontxako hondartzan jolasteko eta Alderdi Ederren bazkaltzeko aukera ere baliatu zuten. Opor giro betean, egun pasa atsegina izan zuten.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz