Skip to main content

SOS Arrazakeriaren taldekideak Ikastolan izan dira

Aniztasunetik Eraikiz proiektuaren barruan kale egoeran bizi diren gazteen lekukotasunak jaso dituzte

SOS Arrazakeriako arduradunak gelan azapenak ematen

Aste honetan SOS Arrazakeria Gipuzkoa elkarteko Hezkuntza saileko arduraduna den Itziar Gorostidiren eskutik, kale egoeran bizi diren hainbat gazte inmigranteen egoera errelak erakutsi dizkie DBH4ko ikaslei. Sentsibilizazioa izan du saioak helburu bezala. Kalean ditugun herrialde ezberdinetako gazteek zer nolako egoera eta oztopo jasaten dituzten hemen bizitza duin bati aurre egiteko erakutsi digu teknikariak. Berarekin batera, Marokotik etorritako laguna izan dugu eta bere bizipenak ikasleei azaldu dizkie.  

Ekimena, Foru Aldundiak babesten duen eta Ikastola partaide den  Aniztasunetik Eraikiz proiektuaren barruan kokatu behar dugu. 

Ea gure ikasleek entzundako bizipenek beren ondorioak betetzen dituzten!

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz