Skip to main content

Azaroak 25, hausnarketarako aitzakia ezin hobea gure Ikastolan

Emakumeen Aurkako Indarkeria Nazioarteko Egunak gaur Ikastolan isla izan du

Azaroak 25 egunaren bueltan ikasleek dinamikak aurrera eramaten

Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Nazioarteko Egunak egun bat lehenago landu dugu Ikastolan. LH eta DBHko maila ezberdinetan lanketa egin dugu.

LH 1-2: Animaziozko bideo labur bat ikusi dute.

LH 3-4: Arturo eta Klemendina ipuina irakurri eta lanketa egin dute.

LH 5-6: Estereotipoen inguruko bideo laburra ikusi, hausnarketa egin eta adierazpen artistiko bat gauzatu dute.

DBH1-2: Bi gazteren arteko harremana erakusten duen bideoa ikusi dute, begirada ezberdinetatik. Ondoren honen inguruko lanketa.

DBH3-4: Volar dokumentala ikusi eta lanketa egin taldean.

Kokntzientziaziorako baliagarria izatea espero dugu.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz