Skip to main content

27. Jardunaldi Pedagogikoetan izan gara aste honetan

Ikastolen Elkarteak Ikastolen hezkuntza marko orokorra lantzen ari da hezkuntza profesionalekin

Jardunaldien kartela / logoa

Azaroaren 16 eta 17an Ikastolok hezkuntza ulertzeko daukagun modua jasotzen duen markoa da aurkeztu eta landuko dena Jardunaldi Pedagogikoetan. Bazatoz lelopean Ikastola guztientzat joko eremu bat markatu nahi izan da, bakoitzak bere testuingurura egokitu eta beretik eraikiko duen hezkuntza proiektuaren oinarria izango dena.

Adostutako hezkuntza proiektuaren bidez izan nahi dugun eragina edo inpaktua definitu dugu. Pertsona ereduan jarri da indargunea: euskalduna, barne sendotasuna duena, kooperatiboa, erabikatzaile-ekintzailea eta eraldatzailea.

Anoetako Herri Ikastolako hainbat profesional bertan izan gara aurrera eramaten ari gara irakaskuntza proiektua, aipatutako pertsona eredu horretan oinarria duena, osatu eta indartzeko asmoz.

Informazio gehiago hemen

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz