Skip to main content

LH5koak STROM astronomia erakusketan

Donostiako Tabakaleran izandako erakusketan parte hartu zuten

Ikasleak Tabakaleran

Atzo, azaroaren 9a, LH5 mailako ikasleak Donostian izan ziren Tabakalera bisitatzen. Bertan, zientziaren hilabetearen barruan antolatutako STROM astronomia erakusketa bisitatzeko aukera izan zuten, Virginia Garcia Aranzadiko astronomoaren gidaritzapean. Inguruneako gaian unibertsoaren sorrera eta eguzki sistemak dituen ezaugarriak landu ostean, erakusketaren bidez buruan zituzten zalantzak argitzeko parada izan zuten eta bide batez, baita kuriositate berriak piztekoa ere.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz