Skip to main content

Bertso saioa LH5 eta 6ko ikasleen eskutik

Bertsolaritza programari bukaera emateko saio polita eskaini dute

Ikasleak bertsotarako prest

Ekainak 15, osteguna, Bertsolaritza eskolei amaiera eman diete LH5 eta LH6 mailako Irura eta Anoetako ikasleek.

Ikasturte guztian zehar, euren trebeziak lantzen aritu dira Amaia Agirre bertsolariaren laguntzaz eta aipatutako egunean lanketaren emaitzak erakusteko unea izan dute.

Ikasleak bat-batean aritu dira bertsotan mikroaren aurrean, Amaia Agirreren gidaritzapean. LH3ko eta LH4ko ikasleak izan dituzte entzule eta txalo zaparrada ederrak jaso dituzte.

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz