Skip to main content

LH2ko ikasleak Iruñeko Planetariumean izan dira

Irurako Ikastolako ikasleekin batera gelan landuko dutenari hasiera eman diote

LH2 gelako ikasle taldea Iruñan

Martxoaren 2an Anoetako Herri Ikastola eta Irurako Ikastolako LH2. mailako ikasleak Iruñeko Planetariumean bisitan izan dira.

Txanela Proiektuaren 4. unitatea gure ikasleek landu behar duten Unibertsoaren Ezagutza gaiari hasiera emateko asmoarekin bertaratu dira. Bertan, erakusketa eta bideo ezberdinak ikusteko aukera izan dute.

Han egonik, bertako inguru eta parkean egun pasa egiteko aukera ezinhobea ere izan dute.

Gelatik kanpo ikasteko aukeraz baliatu dira gure ikasleak. 

 

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz