Skip to main content

Ostegun Gizena ospatu dugu

Inauterietako txaranga doinuak, jolasak eta buruhandiak izan ditugu 

 

Euskara Elkarteko ikasleak LH1eko ikasleei aurpegia margotzen

Inauteriei ongi etorria emateko gogoz goizean zehar Ostegun Gizena ospatu dugu Ikastolan.

Euskara Elkarteko ikasleak antolatuta, goizeko lehen bi orduetan jolas eta tailerrak izan dira LHko ikasleentzat.

Hamaiketakorako DBH4ko ikasleek txistor eta halal ogitartekoak saldu dituzte, ikas-bidairako dirua biltzeko asmoarekin.

Ondoren, Inauterietako txaranga doinuek alaituta, DBH4ko ikasleak buruhandi lanetan aritu dira txikienen gozamenerako. 

Hemen ditugu Inauteriak!

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz