Skip to main content

Inauterietako jaialdi aparta ospatu genuen atzoko egunez

Ikastolak Inauteriei ongi etorria egin zion

HHko ikasleen emanaldia, San Fermin jaia irudikatzen

Azkeneko ikasturteetan ez bezala, atzoko egunez aukera izan genuen Inauterietako jaialdia Anoetako kiroldegian aurrera eramateko. Gure ikasle eta irakasleok sortutako antzerki motzek eta koreografiek bete zuten eszenatokia.

Oraingo honetan aukeratutako gaia Euskal Herriko herriak eta jaiak izan zen. Bertan, kanpotik etorritako bisitari batzuek Iruñeko San Ferminak, Orioko balearen inguko ospakizunak, Iparraldeko Senpereko Herri Urrats, Lekeitioko antzarraren eguna, Tolosako Iñauteriak eta Gasteizko Andra Mari Zuriak bisitatu zituzten. 

Umore eta ondo pasatzeko gogoa ez zen falta izan eta bukaeran, nola ez, Tolosako Inauterien txarangen doinuek tokia izan zuten. 

Gure eskerrik beroenak modu batez edo bestez emanaldia arrakastatsua izaten lagundu duzuen guztioi, baita bilketa lanetan aritutako guraso taldeari ere.

Ondo pasa Inauteriak!!!

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz