Skip to main content

Mendi irteera izan da aurreko igandean

Hogei bat lagun elkartu ziren goizpasa

Ikasturteko lehen mendi irteera, taldea Hernialden

Aurreko igandean, hilak 29, Anoetako Herri Ikastoko ikasle eta gurasoek aukera izan zuten ikasturte honetarako antolatu den lehen mendi buelta burutzeko.

Hogei bat lagun elkartu ziren Anoetako plazan eta bertatik Zuloaga Txikira abiatu ziren. Bailara eder honetatik gora Hernialdera ailegatu, hamaiketakoa egin eta Anoeta aldera itzuli ziren.

Eguraldi hotza, baina ateri izan zuten ibilaldi guztian.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz