Skip to main content

Iritsi dira Errigorako produktuak Ikastolara

Otsailean Errigora kanpainan eskatutako produktuak Tolosaldera ailegatu dira. Hemen bertan, bilketa tokia Ikastola izanik, dagoeneko prest ditugu eskatutakoak jasotzeko. 08:00etatik 17:00era pasa zaitezkete bila. 

Aurten, Tolosaldeko eskaerek nabarmen egin dute gora. Guztira, 538 etxetara iritsiko dira Errigorako produktuak. 7.660 litro olio eskatu dira (iaz baino %52 gehiago),12.696 ontzi kontserba (iaz baino %9 gehiago) eta 2.496 pakete arroz, pasta eta lekale (iaz baino %40 gehiago).

Eskerrik asko Euskara osasuntsu egon dadin bultza egin duzuen guztioi.

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz