Skip to main content

Hainbat ikastolatako kide Bartzelonan izan dira berriki

Aurreko astean Anoetako Herri Ikastolako 4 kide Bartzelonan izan dira bertako hainbat eskola bisitatzen. Ikastolan murgilduta gauden hezkuntzaren eraldaketan  erreferente izan daitezkeen 4 eskola bisitatu zituzten: El Puig, Virolai, Sadako eta Jesuits Graçia. Hezkuntzarako planteamendu berriak, proieku bidezko irakaskuntza, koirakasletza, ebaluazioa, ... hainbat gai jorratu zituzten bertako arduradun eta Euskal Herritik joandako beste ikastoletako kideekin batera.

 

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz