Skip to main content

Sexu heziketa programa DBH3 eta 4. mailetan

DBH3 eta 4. mailetako ikasleei zuzendutako saioak izan dira.

DBH3koek bi egunez genero-estereotipoak, banakotasuna, desirak eta erotika, ... landu dituzte dinamika desberdinen bidez. Baita intimitatea eta espazio publikoaren arteko bereizketa ere, mugikorren eta sare sozialen erabilerarekin lotuta. Ikasleen beraien zalantzak eta galderak argitzeko aukera izan dute.

DBH4. mailan, aldiz, SEXIGENTZIAK izeneko antzezlana ikusteko aukera izan dute auditorioan. Ondoren,  ikasleek banaka zein binaka aholkularitza pertsonalizatuak izan dituzte. 

 

 

 

 

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz