Aurtengo Ostegun Gizena ospatzeko aukera ere izan dugu. Ikastola osoa LANBIDE gaia aitzakitzat hartuta, ikasleek eta irakasleek gelak modu dotorean apaindu, gela bakoitzak aukeratutako ofizioaren antzezpena egin eta denek elkarrekin koreografiak dantzatu dituzte. Txistorra eta halal pintxoei ere bere tokia egin zaie eta Ikastolako patioan jan egin dituzte. Egindako antzerki eta dantzen bideoa hemen duzue.
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.