Skip to main content

Komunikazio Ez Bortitza saioak gurasoentzat

Otsailaren 22, martxoaren 29 eta apirilaren 26an Guraso Eskolaren txanda izango dugu Anoetako Herri Ikastolan. Irurako Ikastolarekin batera Komunikazio Ez Bortitzak hartuko du aurten ere saioen nondik norakoa. Nerea Mendizabalen eskutik izango da. KEBren helburua pertsonen arteko erlazio-kalitatea zaintzea da, non denen ikuspuntuak zainduko diren. Familietan egoera konkretuak ulertzen, niri zer gertatzen zaidan haurrak nik nahiko nukeena egiten ez duenean eta bere bizi esperientzia ezagutzen saiatuko gara. Gaiaren inguruan gehiago jakiteko hemen duzue Nerea Mendizabali HikHasi aldizakrian egindako elkarrizketa. Hemen klikatu.

Saioak Anoetako Herri Ikastolan izango dira eta ondorengo estekan duzue informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko aukera. Oraindik zabalik duzue. Animo!  

 

 

 

 

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz