Skip to main content

Santa Ageda bezpera ospatu dugu

 

Bigarren ikasturtea segidan Santa Ageda bezpera modu berezian ospatu dugu. Herrira kantu eskean atera ez, baina Ikastolan bertan abestu ditugu koplak, azken egunetan lanketa egin ondoren:

  • HHn musikako irakaslearen laguntzarekin Santa Ageda bezperaren kantutegia landu dute.
  • LHn kantutegia lantzeaz gain, 5. eta 6. mailakoek makilaren erabilera landu dute.
  • DBHn kantutegiaz aparte, 1. mailakoek makilaren erabilera ere landu dute.

Geletako blogetan audioak entzuteko aukera izango duzue!

 

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz