Skip to main content

Ikastolako saskia Mariaje Urkolarentzat

Gabonetako Loteriaren lehenengo sariko azken hiru zifrak jakinda, Ikastolak zozketatu duen saskiaren irabazlea zein izan den ere jakin dugu. 148 zenbakia izan da saria jaso duena eta oraingoan Mariaje Urkolari egokitu zaio. Saskiaren edukiarekin Gabonetako janak eta edanak seguru izango ditu oraingoan. Mila esker zenbakiak erosi dituzuen guzti-guztioi. Jakin, bildutako dirua psikomotrizitate gela hornitzeko baliatuko dela. ESKERRIK ASKO!!!

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz