Gure ikasleek, EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta diasporako gazteak uztailan zehar oinez eta euskaraz biltzen dituen hilebeteko espedizioa ezagutu dute
Gure ikasleek, EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta diasporako gazteak uztailan zehar oinez eta euskaraz biltzen dituen hilebeteko espedizioa ezagutu dute
Ostiral honetan EuskarAbenturako kideen bisita izan dute DBH4ko ikasleek. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 15-17 urte bitarteko 125 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramaten dituen oinezko espedizioa da EuskarAbentura. Done Jakue bide ezberdinak jarraituz, Euskal Herria luze-zabal zeharkatzen du ibilbideak, Maulen hasi eta Getxo helmuga hartuta. Hiriburu guztiak ez ezik, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako guneak bisitatzen dituzte; bai eta basoak, hondartzak, museoak, gari-soroak, leizeak, portuak, gazteluak, belazeak, monumentu nahiz eraikin enblematikoak, herriak, gatzagak, baserriak…