Skip to main content

EKIN kanpaina LH5ean

Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek

EKIN kanpaina

Pasa den astearte eta asteazkenean, hilak 27 eta 28, LH5  mailako ikasleek Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu zuten. Bertan, jolas eta dinamika ezberdinen bidez, hiri hondakinen arazoa eta hau konpontzeko har daitezkeen neurriak ezagutu zituzten. Murriztu, berrerabili eta birziklatu filosofia barneratu eta honen garrantziaz jabetzeko balio izan zien.

Planeta bakarra dugunez eta zaintzea ezinbestekoa zaigu, guztion konpromisoa eskatzen du!

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko