Skip to main content

Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Egunean zehar hainbat ekimen aurrera eraman dira Ikastolan:  genero-indarkeriaren iceberga, murala, ipuin irakurketa eta hausnarketa, testigantzen dinamika, ziberkontrolaren egoera Whatsappetan, ...

Azaroak 25


Etapa guztietan landu genuen azaroaren 25a. Ikastolaren borobilean genero-indarkeriaren iceberga kokatu genuen.

HHn, «Eskuak laztantzeko eta laguntzeko dira» murala egin zuten. Haur bakoitzak bere eskuaren silueta marraztu eta bere arrastoa utzi zuen kartulina morean edo zurian.

LH1-2n, ipuin labur baten bidez, eguneroko egoera bat aurkeztu zuten, eta «Zure lekuak axola du» leloaren inguruan hausnartu zuten.

LH3-4-5-6n, ispilu-ariketa egin zuten. Horretarako, erreferente diren gizonezkoen ahotsetan emakume esanguratsuen benetako testigantzak entzun zituzten. Testigantzek sortutako inpaktuaz hausnartu ondoren, benetako egoeretara hurbildu ziren. Gizonek eta emakumeek iritzi bera adierazten dutenean iritzi horiek nola jasotzen diren desberdina izan daitekeela ere azpimarratu zuten.

DBHn, ziberkontrola, harreman toxikoak eta lekukoen erantzukizunak aztertu zituzten. Pepa y Pepe laburmetraia ikusi zuten. Segidan, gazteen arteko lau egoera desberdin aurkezten dira, WhatsApp-eko elkarrizketen bidez. Ikasleak talde txikitan banatu ziren, eta talde bakoitzak egoera bat aztertu zuen. Elkarrizketen inguruan hausnartzeko, galdera batzuk izan zituzten lagungarri. Ondoren, talde txikietan egindako lana talde handian partekatu zuten.

 

Kategoriak

Bizikidetza
Anoetako Herri Ikastolako Patio Dinamizazio Taldeak Lehenengo Toka Txapelketa jarri du martxan! Bertan LH eta DBHko ikasleek parte hartzeko aukera dute
Bizikidetza
Ez-desiratutako bakardadea erreportaiak lortu du aukeratua izatea. Horren egilea Eneko Collazo ikasle ohia da
Bizikidetza
BAT IEMn Giza Eskubideen lanketa aurrera eraman dute gelan eta hainbat zuzeneko eragileren bisita izan dute