Skip to main content

Irakurzaletasuna bultzatzeko aukera berria Ikastolako patioan

Telefono kabina berreskuratu eta Ikastolaren patioan kokatuta, bertan euskaraz idatzitako liburuak ikasle eta herritarren eskura jarri dira

Telefono kabina liburutegi

Ikasturte honetan kanpoko telefono kabina atondu eta martxan jarri dugu. Herriko kabina zaharra berreskuratu genuen iaz, eta ikasleek garbitu ederra eman zioten, urte luzez biltegian izan eta gero. Gero, patioan kokatuta, apaletegiak jarri eta liburuz atondu dugu, irakurzaletasuna aisi eremura zabaltzeko. Bertatik liburuak har daitezke, baita etxera eraman ere, gero berriz bueltan ekarriz gero. Etxean dauzkagun liburuak ere ekar ditzakegu liburutegira. Tarteka liburuak berritu eta txukundu egingo dugu. Denon lana da kabinari funtzionamendu egokia ematea. Jakin, ikasle eta bertaratzen diren guztientzat dela eta denon artean zaindu beharrekoa. 

Ikasleek jakin beharreko erabilpen arauak hauek dira:
·    Liburu/aldizkariak zaindu eta txukun mantendu.
·    Liburuak har daitezke momentuan irakurtzeko zein etxera eramateko, gero bueltatzekotan.
·    Etxetik ere ekar daitezke berriak eta bertan utzi.
·    Kabina barruan ezin da jan.
·    Besterik?...

Ea irakurzaletasunari bultzadatxo bat ematen diogun denon artean.

 

Kategoriak

Elkarlana
Igande goizean gure DBH4ko ikasleek, irakasleek lagunduta, tortila pintxo postua jarri zuten Anoetako Euskal Jaian
Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.