Skip to main content

Lehen sektorea gertutik ezagutzen

DBH 2ko ikasleek lehen sektorea eta baserri-lanak bertatik bertara ezagutu dute , Artamugarri elkarteko Uxue Amonarrizen eskutik bisitaren bitartez

Artamugarri Elkartea

Irailaren 30ean, asteazkenean, DBH 2. mailako ikasleek Artamugarri elkarteko Uxue Amonarrizen bisita izan zuten. AMATXON PROIa dela eta, gure herriko lehen sektorearen egoera gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta baserriko eguneroko lana eta ekoizpenaren errealitatea hobeto ezagutu zituzten.

Gainera, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere izan zuten: babarrunak aletzen aritu ziren. Esperientzia polita eta aberasgarria izan zen, gure inguruko lehen sektorea ezagutzeko eta balioan jartzeko.

 

Kategoriak

Ekintza
Anoetako ikasleek Lasarte-Oriako Xumela koruaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian parte hartu eta Josu Txapartegi omendu zuten joan den igandean.
Euskara
“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan
Euskara
Familiek hizkuntzen ikasketa-prozesuan duzuen garrantziaz aritzeko, Ikastolen Elkartetik antolatu dugun webinarrera gonbidatu nahi zaituztegu.