Skip to main content

Asmoz Fundazioaren eskutik IKTn erabilera hausnartzen

DBHko ikasgeletan Asmoz Fundazioko kideak izan dira gurean, IKT menperatuz saioa aurrera eramaten

Asmoz logoa

Asmoz Fundazioko kideak izan dira astean zehar DBHko ikasgeletan. Aurreko ikasturteko maiatzean DBHko ikasleek galdetegi bat erantzun zuten IKT menperatuz izenpean eta hortik ateratako ondorioetan oinarrituta 2 orduko tailerra eskaini zaie gela bakoitzari ongizate digitala indartzeko asmoz. Ekimen honek Anoeta eta Irurako Udalek, Asmoz Fundazioak eta Kalexka Elkarteak hartu dute parte.

Proiektuaren dinamika ikastetxeetan garatzen da eta fase hauek izaten ditu:
- Aurretiko diagnostikoa: Ikasleek "IKT menperatuz" izeneko galdetegi bat betetzen dute, Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilerari, ohiturei eta ezagutzari buruz.
- Formazio tailerrak: Galdetegi horretan lortutako ondorioetan eta beharretan oinarrituta, Asmoz Fundazioak aurrez aurreko tailer tematikoak diseinatu eta ematen ditu ikastetxeetan (normalean 2 orduko saioak).

 

Kategoriak

Ekintza
Anoetako ikasleek Lasarte-Oriako Xumela koruaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian parte hartu eta Josu Txapartegi omendu zuten joan den igandean.
Euskara
“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan
Euskara
Familiek hizkuntzen ikasketa-prozesuan duzuen garrantziaz aritzeko, Ikastolen Elkartetik antolatu dugun webinarrera gonbidatu nahi zaituztegu.