Skip to main content

Tabakoa eta baperren kontsumoa aztergai DBH3-4. mailetan

Villabonako Osasun Zentroko erizainak izan dira  saio informatiboa aurrera eraman dutenak gure ikasle zaharrenekin

Tabakoaren kontrako kanpaina DBH3-4
Ikastolak identifikatutako beharrei erantzunez, tabakoa eta baperraren kontsumoaren inguruko tailerra eskaini zaie DBH3-4ko ikasleei. Horretarako, Villabonako Osasaun Zentroko erizainen bisita izan dugu. Minbiziaren aurkako elkarteak eta Osakidetzak elkarlanean sortutako aukera honetan baliatu gara gure Ikasleek dituzten zalantzak argitu eta gaiaren inguruko informazioa zabaltzeko, hori baita beraien lan ildoetako bat. Ikasleek esplikazioak atentzioz jarraitu dituzte eta lerro hauetatik, etorritako profesionalei gure eskerrak eman.


 

Kategoriak

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .