Skip to main content

Xomorro taldearen laguntzarekin hazien saioa izan dugu

Nekazal Kultur Eskoletako Proiektuaren baitan, hazien mundua ezagutu eta gure babarruna erein dugu gaur baratzean, ilusio handiz.

Babarrunen haziak

Anoetako Herri Ikastolak Nekazal Kultur Eskoletako Proiektuan parte hartzen du eta gaur Xomorro taldearekin saio berezi bat izan dugu. Lehenengo gelan, hazien inguruan solasean aritu gara eta hainbat bitxikeria ezagutu ditugu, eta ondoren baratzera joan gara gure hazia ereitera. Guri aurten, babarruna ereitea tokatu zaigu. Kanpoko tauletan pare bat aste atzera ereindako artoarekin batera erein dugu gaur gure babarruna.

Desiatzen gaude haziak astez-aste zaindu eta landarea irteten ikusteko. Ia datorren ikasturtean babarruna daztatzeko aukera izaten dugun!!
 

Kategoriak

Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .
Euskara
Telefono kabina berreskuratu eta Ikastolaren patioan kokatuta, bertan euskaraz idatzitako liburuak ikasle eta herritarren eskura jarri dira
Ikastola
Ikasturte honen hasieran partaide berrien aukeraketa bukatutzat eman eta gero, zeintzuk izango diren guraso, irakasle eta udalaren ordezkariak finkatu dira