Skip to main content

LH3koak musika grabazio estudioan

Gure ikasleak Irurako musika estudioan izan dira, Lasarte-Orian ospatuko den Euskararen Maratoirako abestia grabatzen

Musika estudioan grabaketa

LH3ko ikasleak Irurako Musika Faktoriako grabaketa gunean izan dira, Lasarte-Oriako Euskararen Maratoia ekimenak gonbidatuta, aurtengo urrian  ospatuko den edizioaren haurren abestia grabatzen. SUGARRA GU GARA kantatu dute, ozen eta alai. Lasarte-Oriako Euskararen Maratoia lau urtez behin euskararen inguruan egiten den 40 orduko jaialdi erraldoia da. Ttakun Kultur Elkarteak antolatzen du.

Kategoriak

Ekintza
DBH 2ko ikasleek lehen sektorea bertatik bertara ezagutu dute eta baserri-lanak, zehazki, Artamugarri elkarteko Uxue Amonarrizen eskutik
Ekintza
DBHko ikasgeletan Asmoz Fundazioko kideak izan dira gurean, IKT menperatuz saioa aurrera eramaten
Ekintza
DBHko ikasleei Irurako Gaztelekuko arduraduna etorri zaie bisitan, bertako eskaintza erakutsi eta izen-emateko jarraibideak argitzeko asmoz