Skip to main content

EUSFERA martxan da Euskal Herriko hainbat udalerritan

Taupa euskalzaleen mugimenduak antolatutako kanpainan, familiei bertan parte hartzera eta ekimenarekin bat egitera gonbidatzen da. Horretarako hemen klikatu

Eusfera

Eusfera. Unibertso euskaldunagoa haurrentzat egitasmoak 0 eta 12 urte arteko umeak jarriko ditu erdigunean, maiatzaren 17ra bitartean. Horren bitartez, gurasoekin elkarlanean haurren hizkuntza ingurunea euskalduntzea du helburu Taupa euskaltzaleon mugimenduak. Egun horietarako bi proposamen mota egin dizkie Euskal Herriko aita-amei: herrietan egingo diren jardueretan parte hartzea, edo, etxean, Eusferaren webgunean eskegiko diren «misioak» betetzea. Gehiago irakurri Berria

 

Kategoriak

Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina badu prozesu horretan eta bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko
Ekintza
Familiek ikastetxearen pedagogia-lerroa zuzenean ezagutzeko unea izan dute. Seme-alabek gelan zer, nola eta zergatik aurrera eramaten dituzten proiektuak konpartitu da bertan izandakoekin
Ekintza
Gure ikasleak izan diren bi kirolarien bisita izan dugu Ikastolan: Ane Sanchez arraunlaria eta John Cabang 110 metro hesiko korrikalariarenak