Skip to main content

Joseba Larretxe komikigile eta ilustratzailearen bisita DBH1ean

Hala bazen PrOIaren kontestuan, bertan lantzen diren Historiaren hainbat aldi komiki batera ekartzeko irizpide eta laguntzak azaldu zizkien etorritako bisitariak

komikilaria ikastolan DBH1

DBH1eko ikasleak, HALA BAZAN izeneko PROI IEMaren barruan,  HISTORIA ETA HISTORIAURREA eta horiek osatzen dituzten  aroak lantzen ari dira. Ondoren, ikasitako guztia komiki batean isladatzea izango dute erronka.  Hori dela eta, Joseba Larretxe komikigile eta ilustratzailea den artistaren bisita izan dugu Ikastolan. 

Josevinskyk komikiaren nondik norakoak azaldu dizkugu, garrantzitsuak diren elementuak gure lanetan nola aplikatu erakutsi digu eta komiki bat sortzerako orduan kontutan izan behar ditugun ezaugarriak zeintzuk diren azaldu dizkigu. Horretaz gain, ikasitako guztia praktikan jartzeko zenbait ariketa ere egin dituzte ikasleek Josevinskyren gidaritzapean. Orain ikasitako guztia euren komikietan isladatzea besterik ez da falta. Ea ba zer nolako komikigile sortzaileak ditugun geure geletan.

Kategoriak

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez