Skip to main content

Miren Agur Meabe idazlearen bisita izan da DBH1ean

Irakurritako Itsaslabarreko etxea izenburua duen liburuaren irakurketari bukaera emateko, idazlana eta idazle izatearen xehetasunak izan ditu hizpide egileak

Miren Agur Meabe idazlea

DBH1eko ikasleek Idazleak ikastetxeetan proiektuan parte hartu dute beste urtebetez. Aurten, Miren Agur Meaberen Itsaslabarreko etxea liburua irakurri dute Eleberriko saioetan, eta astelehen arratsaldean izan genuen idazlearen bisita. Ordubeteko saioa eduki genuen eta ikasleek aukera izan zuten prestatuta zituzten galderak egiteko. Liburuaren hariari buruz ez ezik, idazle izatearen inguruan ere aritu ziren.

Kategoriak

Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian
Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez