Skip to main content

Ikas2deak programa DBH4. mailan

Irati Andana eskalatzaile eta Kirol Zientzietan lizentziatuaren azalpenak, lan mundura gerturatzen lagundu die ikasleei, beti ere norberak dituen zaletasun eta gaitasunak alde batera utzi gabe azpimarratuz

Irati Andana hitzaldia

Ikas2deak programarekin ikasleari jendarteko hainbat lanbide eta giza eredu erakutsi nahi zaizkio: kirolariak, enpresariak, musikariak, merkatariak, ...Profesional horiek askotan ezagunak, euren ibilbide profesionalaz hitz egingo dute ikastetxeetan: beraien ilusioez, eguneko kezkez, erronkez, ... Horrela, ikasleak lan-mundura hurbildu nahi dira, euskarak esparru laboralean ere lekua baduela erakutsiz. 

Kontestu horren barruan, DBH4koek Irati Andanaren bisita izan dute. Bera eskaladan aditua da eta Kirol Zientzietan lizentziatua. Bere zaletasuna / kirola ikasleei hurbildu die, norberak dituen gaitasunak / zaletasunak identifikatzen lagundu, ahaleginaren garrantzia eta formakuntzaren garrantziaz jabetuarazi eta euskara eta lan mundua eskutik doazela azpimarratu die.

 

 

Kategoriak

Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.
Euskara
2026-2027 ikasturtean, "Etorri Euskarara!" egitasmoa abiatu da euskara ez dakiten gurasoei oinarrizko ulermena ziurtatzeko, udalaren, UEMAren, AEKren eta Ikastolaren elkarlanari esker
Elkarlana
Igande goizean gure DBH4ko ikasleek, irakasleek lagunduta, tortila pintxo postua jarri zuten Anoetako Euskal Jaian