Skip to main content

Hezkuntza Sailaren konpromiso falta salatu dute ikastolako langileek

Aldarrikatzen diren sinatutako baldintzak erabakigarriak dira gure ikasleei ematen diegun zerbitzua kalitatezkoa izan dadin.

Itxialdiaren kartela

Aste honetan  Ikastolako langileek, Ikastoletako besteekin batera, itxialdia egin dute Ikastolan bertan langileen lan baldintzak berma daitezen eskatzeko. Eusko Jaurlaritzak 2023an LAB sindikatuarekin sinatu zuen akordioan jasotako konpromisoak bete daitezela da eskatzen dena. Tolosaldeko ikastoletako langileekin batera Tolosako Dama Berden bildu eta segidan Ikastolara bueltatu eta itxialdiari hasiera eman zitzaion. Gaia denen artean jorratu eta iritzi trukaketa aurrera eman zuten.

Kategoriak

Bizikidetza
Egunean zehar hainbat ekimen aurrera eraman dira Ikastolan: genero-indarkeriaren iceberga, murala, ipuin irakurketa eta hausnarketa, testigantzen dinamika, ziberkontrolaren egoera Whatsappetan, ...
Bizikidetza
Anoetako Herri Ikastolako Patio Dinamizazio Taldeak Lehenengo Toka Txapelketa jarri du martxan! Bertan LH eta DBHko ikasleek parte hartzeko aukera dute
Bizikidetza
Ez-desiratutako bakardadea erreportaiak lortu du aukeratua izatea. Horren egilea Eneko Collazo ikasle ohia da