Skip to main content

DBH1eko ikasleek Giza Eskubideen lanketarako hainbat kideen bisita izan dute

BAT saioen barruan injustizia egoerak aurrez aurre ezagutzeko aukera izan dute, segidan konpromiso zehatzak hartzeko asmoz

Giza Eskubideen testigantzak

DBH1eko gure ikasleak BAT saioetan Giza Eskubideen inguruko lanketa egiten aritu dira: Giza Eskubideen Aitortza Unibertsala ezagutu; hainbat giza eskubide ulertu; mundu mailan zein gure inguruan ematen diren giza eskubideen urraketak, injustizia egoerak… identifikatu.

Horren harira, Amaia Agirreren, Ibon Aginagaren eta Manu Odriozolaren bisita izan dute. Beren testigantzak entzun eta beraiekin solasean aritu ondoren, ikasle bakoitzak bere hausnarketa, gustuko ideiak, atentzioa emandako bizipenak, emozioak, sentipenak… biltzeko aukera izan du.

Orain, injustizia egoera horien aurrean beraien konpromisoa hartzea geratzen zaie. Norbanakoak zein taldeak giza eskubideen urraketen inguruan kontzientzia pizteko zer egin dezaketen zehaztu eta gauzatzea, hain zuzen ere.

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek