Skip to main content

Mutil gazteen erreakzionarismoa eta feminismoaren aurkako jarrerak aztergai

Iruran, Indarkeria Matxistaren Aurkako egitarauaren barruan izandako saioan, Ikastolako hainbat kide izan ziren

Hiruki larrosako kidea

 Joseba Gabilondok, Hiruki Larrosa kooperatiboko kidearen eskutik, eta indarkeria matxistaren kontestuan hainbat gai jorratu ziren Iruran izan zen saioan: zein den egoera; feminismoaren aurkako jarreren arrazoiak eta aurrerantzerako hainbat gako eman ziren. Gaia gizartean dago eta nola ez ikastetxeetan ere lanketa bereziak egiten dira. Ikastola ez dago errealitate horretatik kanpo eta saioan bertan azaldutakoak atentzioz entzun eta gure eguneroko lanerako baliagarriak nola bihur genitzakeen ez dugu alde batera utzi nahi. 

Nabarmen geratu zen mutil gazteek erreferenteak behar dituztela, beste eredu bati jarraitzen dioten gizonezkoak, alegia. 

Gehiago jakin Ataria

 

 

Kategoriak

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .