Astean zehar Ikastolaren maila guztietan Gau Beltzaren ospakizunerako hainbat ekintza aurrerea eraman dira.
Astean zehar Ikastolaren maila guztietan Gau Beltzaren ospakizunerako hainbat ekintza aurrerea eraman dira.
Urriaren 31ko astean Gau Beltzaren lanketan murgilduak ibili gara ikastolan. Ostiralean eman diogu amaiera, plazako festarekin. Ospakizunak badu alde jolasti bat, eta baita beste alde bat ere, heriotzara gerturatzeko aukera ematen diguna. Bi ikuspegiak jorratu ditugu Ikastolan. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari gara azken urteotan herriz herri, baita Anoetan ere. Plazan ipuin kontalaria, ikastolako ikasleek landutako kantu, olerki eta dantzak, eta gaztaina jatea izan ditugu.
Argazkiak hemen
Ikastolan eta herrian aurrera eramandakoak:
HH
Gau beltza zer den azaldu.
Nondik datorren azaldu.
Ikastolako baratzean landatutako kalabazak hustu eta kandelak jarri.
Paperean Gau Beltzarekin loturiko irudiak margotu (amaieran pare bat marrazki dituzue).
Egindako lanekin gelak girotu.
(HH2,HH3) Hosto oroigarriaren ekimena: Ikastolan hostoak bilduko dituzte; hil zaien gertuko pertsonaren izena hostoan jarrita ekarriko dute etxetik, eta ondoren, borobilean txalapartaren inguruan ipiniko dituzte hostoak.
Udazkeneko eta Gau beltzaren inguruko abestiak eta olerkiak kantatu eta ikasi. Gaztainak eskatzeko eske kanta edo esaldi magikoa ikasi.
“XANDULI, MANDULI
KIKIRRIKI...
EMAN GAZTAINAK GURI!”
Artelana: Ikasle bakoitzak emandako hontz eredua pintatuko du borobilean jartzeko.
LH 1-4 LANKETA
Musika saioetan urria osoan zehar Gau Beltza egunerako aproposak diren abestiak landuko dituzte.
LH1en, KALABAZA bizkotxoa egiteko errezeta landuko dute ikasleekin, ondoren etxean egin dezaten. Gau beltzeko paper ereduak banatuko ditugu, eta ikasleek bertan idatz ditzakete errezetak, gero etxera eramateko (dokumentuaren amaieran errezeta bera, eta idazteko 2 eredu PROIEKTUAK karpetan, “baliabideak”en).
LH 2n, karetak egingo dituzte.(eredua PROIEKTUAK karpetan, “baliabideak”en). Agian haurren aurpegiaren tamainara egokitu beharko da pixka bat marrazkia.
HOSTO OROIGARRIA: Ikasle bakoitzak hosto lehor bat ekarriko du (elkarrekin bil ditzakete), eta bertan errotulagailu permanentez oroitu nahi duen hildako pertsonaren izena idatziko du. Ondoren hostoa horretarako atondutako borobileko txokoan utziko dute denek.
Herrian, urriaren 31ean, gaztainak banatuko dituzte; gaztainak lortzeko honako eske kanta ikasi behar dute:
“ XANDULI, MANDULI
KIKIRRIKI
EMAN GAZTAINAK GURI”
Urriak 31,ostiral arratsaldez, 15:15etan, “Gau Beltza”ren inguruko lanketa egiteko izango da. ALE euskarako ikasleen laguntzaz, lauko taldetan Gau Beltzean ihesi scape room-a osatuko dute. Kidetze hau balia dezakete helduek txikiekin beldurrei buruz hitz egiteko, galderak egiteko…
Urriaren 31n, Gau Beltza abestiaren perfomancea egingo dute patioan arratsaldeko 16:40 etan, ikasleak irteten ari direla. (ALE musikako ikasleak ere bertan izatea aurreikusi dugu).
Herri mailan, urriaren 31ean, ipuin kontalariaren ondoren, ikastolan landutako abestiak kantatu eta dantzatuko dituzte.
DBH 1,2 ,3,4
Urriak 24ean, ostiralean, KLIKan Gau Beltza landuko dute. Aurkezpena Klikean bertan.
Urriak 28an ,asteartean, HOSTO OROIGARRIA: Ikasle bakoitzak hosto lehor bat ekarriko du, eta bertan errotulagailu permanentez oroitu nahi duen hildako pertsonaren izena idatziko du. Ondoren hostoa horretarako atondutako borobileko txokoan utziko dute. (DBH 3-4 asteazkena goizean)
Urriak 31: ALE euskarako ikasleak 15:15 LHko ikasleekin Gau Beltzean ihesi scape room jokoan ariko dira.
Urriak 31: Aleka musikariek LH 5-6koekin batera Gau Beltza abestiaren performancea egingo dute patio eremuan arratsaldeko 16:40an. 16:30etan elkartuko dira guztiak borobilean prestatzeko.
Urriak 31: iluntzeko 18:30etan, plazako ekitaldian ALE EUSeko kideak musikako irakaslearekin batera haurrekin abesten eta dantzatzen izango dira