Skip to main content

Errigora 2025 - Udazkeneko kanpaina

Urriaren 23tik azaroaren 13ra luzatuko da kanpaina, Nafarroa Hegoaldeko produktuz osatutako saskiak banatuz.

Saski berdea Errigora 2025

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz. 

Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dugu. Egun 3 saski ematen dira aukeran.

Eskaerak egiteko hemen

Kategoriak

Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez
Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.