Skip to main content

Aurtengo Kilometroetan gure Ikastolaren presentzia izan da

Elgoibarren ospatutako jaian, Ikasleek Erronka lehiaketan parte hartu eta irakasle talde bat lanean aritu zen

Ikasleak Erronka lehiaketan parte hartzen

Goizean goiz Ikastolaren hainbat ikasle eta irakasle Elgoibarreruntz abiatu ginen Kilometroetan parte hartu edota lanerako gogo biziz. Gipuzkoako Ikastolen jaian beste hainbat Ikastolatako ordezkarirekin elkartu eta denok batera egunari ekin genion. Irakasle talde bat txoznan goizeko txanda betez lanean aritu zen eta ikasleek, aldiz, Erronka lehiaketan parte hartu zuten. Eguraldi kaxkarra ez zen aitzakia izan festari aurre egiteko. 

Eskerrik asko bertaratu ziren guztiei!!!

Kategoriak

Ekintza
Anoetako eta Irurako ikasle txikienek Ataungo San Gregorio auzoan dagoen errotari bisita eta taloak egin eta gero, jateko aukera paregabea ere izan dute
Bizikidetza
Egunean zehar hainbat ekimen aurrera eraman dira Ikastolan: genero-indarkeriaren iceberga, murala, ipuin irakurketa eta hausnarketa, testigantzen dinamika, ziberkontrolaren egoera Whatsappetan, ...
Bizikidetza
Anoetako Herri Ikastolako Patio Dinamizazio Taldeak Lehenengo Toka Txapelketa jarri du martxan! Bertan LH eta DBHko ikasleek parte hartzeko aukera dute