Skip to main content

Ttipi-Ttapa ekimenean DBH3ko ikasleek parte hartuko dute

Anoetako Gizarte Zerbitzuak bultzatutako ekimenean, 65 urtetik gorakoei ikasleek herrian zeharreko ibilaldian lagunduko die

Ttipi-Ttapa egitasmoaren kartela

Ttipi-Ttapa egitasmoari berriki ekin dio Anoetako Herri Ikastolak. Anoetako Gizarte Zerbitzuetatik 65 urtetik gorako pertsonei bideraturiko egitasmoa da eta hilero lehenengo asteko asteazkenetan burutzen da. Horren helburua adinekoek ariketa fisikoa egiten dezaten bultzatzea da, baita elkarren arteko harremanak sendotzea ere. Horretarako, herrian zehar ibilaldiak antolatzen dira eta amaieran hamaiketakoa eskaintzen da. 

Ikastolako DBH3ko ikasleek txandan-txandan hartuko dute parte. Herriarekin lankidetza eta gizartearekin konpromisoari erantzun nahian, gure ikasleentzako esperientzia aberatsa izatea espero dugu.

 

 

Kategoriak

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek