Skip to main content

Ohiko Ikastolaren Eguna denok elkarrekin ospatu dugu

Ikastola osatzen dugun guztiok urteroko ikastolaren Egunari Ikastolan eta herriko plazan festa giroan ekin diogu

Ikastolaren Egunean aurpegi pintaketak

Urtero Anoetako Herri Ikastolan egun handia ospatu dugu igandez. Ikastolaren Egunean guraso, ikasle, irakasle eta langileak goizetik goiz bilsu eta oso giro eta aldarte onean aurrera eraman dugu. Ibilaldi Neurtua, kalejira herriko plazatik Ikastolare,  ikasle txikien dantzaldia, erakusketa, DBH4koen agurra, bazkaria, jokuak, bingoarekin, ... osatutako egunean denok elkarrekin aritu gara.

Eskerrik asko Festa Eguna aurrera egiterik posible egin duzuen guztioi! 

Argazkiak

DBH4 agurra

Kategoriak

Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez
Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.