Skip to main content

Anoetako Herri Ikastolak X-a sarea uzteko erabakia hartu du

X plataformak hartutako ildo komunikatiboak talka egiten du ikastolen balore eta printzipioekin

x plataformari ezezkoa

Azken urteotan, X plataformak hartu duen norabideak gure balio etiko eta demokratikoekin talka egin du. Informazioaren kalitate eta egiatasun faltak, desinformazioaren gorakadak, eta espazio horretan ematen ari den gorroto-diskurtsoaren hazkundeak kezka sortzen digu. Horrez gain, erabiltzaileen pribatutasunari eta datuen kudeaketari dagokionez, plataforma honen jokabidea ez dator bat gure printzipioekin.

Era berean, Ikastolen Elkarteko 7. Batzarrean burujabetza demokratikorako bidea jorratzeko hartu zuen konpromisoari jarraikiz, uste dugu urrats hau naturala eta beharrezkoa dela gure komunitatea modu autonomoan eta arduratsuan indartzeko. Horri lotuta, komunitateari egokitutako komunikazio-bideak lehenesten ari gara, eta alternatiba egokiagoak aztertzen ere bai. 

Gehiago irakurri

Kategoriak

Ekintza
Burdin Aroko herrixkan egiten ari diren indusketa lanak aurrez-aurre ezagutzeko aukera izan dute gure ikasle talde batzuek
Ekintza
Ikasleek bertaratzeko aukera izango dutenez, aldez aurretik egin beharreko matrikula zabalik dago.
Elkarlana

Azken ikasturtean zehar, Eskola Kirolaren inguruan hainbat zalantza eta eztabaida sortu dira, eta horrek aukera eman digu orain arteko eredua aztertu eta etorkizunera begirako erronkak identifikatzeko.