Skip to main content

Yolanda Arrieta idazleak sormena landu du DBHko hainbat mailatan

Herrian antolatzen den Hizki-Marrazki ipuin lehiaketari begira motibazio ariketa landu dugu.

Yolanda Arrieta motibazio saioan

Ostiral goizean Galtzagorri Elkartetik etorritako Yolanda Arrieta idazlea gurekin izan da. Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea 1990ean sortu zen. Bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatzea eta ezagutaraztea. 

Anoetan Hizki-Marrazki ipuin eta marrazki lehiketa ate joka izanik, aldez aurretik ohikoa da Elkartetik kide bat etortzea irakurzaletasuna eta sormena lantzera, ondoren gure ikasleek baliabide ezberdinak izan ditzaten beren lanak egiteko. Ikasturte honetan DBH1. eta 4. mailetako ikasleekin egon da Yolanda. Berak dinamizatu ditu taldeak eta ea ikasleek ekoiztuko dituzten lanetan isla baduen geletan landutakoak. Animo eta ekin lanari!!!

Kategoriak

Ekintza
Burdin Aroko herrixkan egiten ari diren indusketa lanak aurrez-aurre ezagutzeko aukera izan dute gure ikasle talde batzuek
Ekintza
Ikasleek bertaratzeko aukera izango dutenez, aldez aurretik egin beharreko matrikula zabalik dago.
Elkarlana

Azken ikasturtean zehar, Eskola Kirolaren inguruan hainbat zalantza eta eztabaida sortu dira, eta horrek aukera eman digu orain arteko eredua aztertu eta etorkizunera begirako erronkak identifikatzeko.