Skip to main content

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunari bere tokia eman diogu

Ikastolan, berdintasunaren katea eta emakumeen ahalduntzean gure aletxoa jarri nahi izan dugu

Emakumeen izenak eskaileretan

Martxoak 8k bere tokia izan du Ikastolan. Aurten larunbatean izanik, egun bat lehenago aurreratu dugu aldarrikapen eguna Ikastolan. Hainbat ekimen aurrera eraman dugu, betiere sentsibilaizazio asmoarekin. Katerik gabe, katean lelo esanguratsuaren menpean aurrera eramandako ekimenak ondokoak izan dira:

  • Parekidetasun taldekoek manifestua irakurri dute gelaz gela
  • Maila guztietan etxeko emakume esanguratsuen izenak kartulinan idatzi eta eskailera edota paretean erantsi.
  • DBHn Askotariko Emakumeak bideoa ikusi eta hausnarketa egin.
  • Ikastolako lehioetan plastiko morea ikusgai jarri.
  • DBH1eko MasterLab saioan patioko porterien kolore gorria, more bihurtu dute eta M8 artilez Ikastolako hesian sortu.
  • Argitxo kartelan berdintasunaren aldeko mezua idatzi da.

Berdintasunaren katea eta emakumeen ahalduntzean gure aletxoa jarri nahi izan dugu. 

 

Kategoriak

Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina badu prozesu horretan eta bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko
Ekintza
Familiek ikastetxearen pedagogia-lerroa zuzenean ezagutzeko unea izan dute. Seme-alabek gelan zer, nola eta zergatik aurrera eramaten dituzten proiektuak konpartitu da bertan izandakoekin
Ekintza
Gure ikasleak izan diren bi kirolarien bisita izan dugu Ikastolan: Ane Sanchez arraunlaria eta John Cabang 110 metro hesiko korrikalariarenak