Skip to main content

Iñauterietako jaialdi bikaina ospatu genuen atzo

Ikastola osoaren partehartzearekin, musika, dantzak eta umorea nagusi izan zen atzoko festan

Iñauteriak jaialdia

Anoetako kiroldegiko harmailak  bete ziren atzo Ikastolako ikasleek eskaini zuten jaialdiaren aitzakarekin. Bertaratu ziren  ikusleen artean,  baziren guraso, ikasle ohi, aiton-amoanak, ... Horien guztien gozamenerako prestatu zen HABIFEST emanaldiak hartu zuen protagonismo berezia. Maila ezberdinetako ikasle eta irakasleek euskal musikaren ibilbidea plazaratu zuten denon gozamenerako. Bertan Fermin Muguruza, ZETAK, EKND, ETS, Euskal Emakume trikitilariak eta Zea Mays entzun eta dantzatzeko aukera izan genuen.

Festa polita izan zen. Lerro hauetatik eskerrak eman bertan parte hartu zuten guztiei, ikasle, irakasle, langile eta gurasoei. Denon lankidetzarik gabe horren tamainako jaialdia ezinezkoa izango baitzen.

Aupa Iñauteriak! Gora Iñauteriak!

Argazkiak hemen

Kategoriak

Ekintza
Gure ikasleak izan diren bi kirolarien bisita izan dugu Ikastolan: Ane Sanchez arraunlaria eta John Cabang 110 metro hesiko korrikalariarenak
Bizikidetza
Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek
Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan