Skip to main content

Janari bilketa sahararar herriarentzat

Anoetako Herri Ikastolan biltokietako bat izango da urtarrrilaren 31a bitarte

Sahararako janari bilketa

Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideok gurekin harremanetan jarri dira saharar herriarekin elkartasuna eskatzeko. Data hauetan janari bilketa izaten dute helburu eta hori da Ikastolan landuko dena.

Aurtengo bilketa, 13tik urtarrilak 31 bitarte gauzatuko da. Eta urtero bezala, zuen laguntza behar dugu ahalik eta produktu gehien bildu dezagun. Itzela litzateke, Tolosaldeako biztanle bakoitzak kilo bat ematea ezta? Anoetako Herri Ikastola laguntzeko prest azaldu da eta bertan bilketa txokoa izango dugu.

Hauek izango dira bilduko diren gauzak:

- Lekaleak (kristal poteak ez mesedez), hegaluzea eta sardiƱak oliotan, pasta, arroza, azukrea eta olioa

- Konpresak, haurrentzat eta helduentzako pardelak

- Eskola materiala.

Material bilketa egiteko kaxak izango dira Ikastolan, gaurtik hasita 31ra bitarte.

Eskerrik asko zuen laguntzarengatik!

 

 

Kategoriak

Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez
Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.
Ekologia
DBH2ko ikasleek lehiaketa batekin eman diote amaiera kontsumo jasangarria eta lehen sektorearen ezagutza zein kontzientziazioa helburu nagusi dituen AMATXO PROIari